XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hiru hizkuntz ereduetako bakoitzean ezarritako helburuek hizkuntzaren menperatze-maila desberdinak dakartzatela, eta, horregatik, kalifikazio berberak egoera desberdinak adierazten dituela hizkuntz ereduaren arabera.

Curriculum-eko arlo desberdinetako porrotarekin jarraituz, nabarmendu beharreko beste alderdia, zera da: batetik, arlo bat edo bi eta, bestetik, 3 edo gehiago gainditu gabe uzten dituzten ikasleen portzentaia.

100 ikasletatik 8 bat lehen egoeran daude; 23 ikaslek, berriz, 3 arlo edo gehiago ditu gainditu gabe.

Aurrenekoek agian gaindituko dituzte utzitako arloak, nahiz ikasturtea errepikatuz, nahiz Heldutasun-Probaren bidez.

Bigarrenekoetan, proportzio txikiagoan gertatzen da errekuperazio hau, eskola-sistemaren barruan behinik behin.

Azalduriko datu estatistikoekin, eskola-porrotari lotutako problemaren garrantzizko hedadura nabarmendu nahi izan da soilik.

Jatorrizko faktoreak eta egoera eragileak, nahiz eskolakoak nahiz girokoak, nahiz instituzionalak nahiz pertsonalak, erasotze hutsez ez da beti gauzatu ahal izango irtenbidea.

Hala ere, faktore eta eragileok sorturiko ondorioak orekatzen saiatuko diren neurriak plazaratu beharra dago: izan ere, heziketa-maila oinarrizko eta orokorrean ikaslegoaren %28ak porrot egiten dion gizartea beharturik dago premiazko zuzentze-neurriak lehenbailehen hartzera. O. I.

(1) Eskola-Graduatu titulua erdiesteko azterketak. Aurreko urtean OHOko 8.ean eskolaturiko ikasleek dute azterketa hauetarako eskubidea, arlo guztiak gainditu ez badituzte.